Maitelan Kooperatibak bazterketa egoeran daudenen inklusioa du helburu

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 26a, 14:00

Zaintzaren eta mendekotasunaren sektorearen errealitatea hobeto ezagutuz asmoz, hainbat diagnostiko eta ikerketa egin ziren Beterri-Buruntza eskualdean. Sektore honetan lan egiten duten eta bazterketa egoeran dauden pertsonak gizarteratu eta laneratuko dituen egitura egonkor bat osatzearen beharra ikusi zen. Horrela jaio zen Maitelan Kooperatiba. 

 

Urtebeteko prozesuaren ondoren, Maitelan Kooperatiba osatu zen 2020ko martxoan. Bi lan lerro ditu: pertsonen arreta eta zaintza batetik, garbiketa zerbitzua bestetik.

2000. urtea urte zaila izan da kooperatibarentzat, “pandemia egoerak ez baitu erraztu kooperatibaren bideragarritasunean”, azaldu zuten atzoko aurkezpen ekitaldian. “Hala ere, proiektuaren aurkezpen ofizial bat egitea beharrezko ikusten genuen, orain arte bidelagun izan ditugunei eskerrak eman eta eskualdean proiektua ezagutarazteko”. Hernanin eginiko aurkezpen ekitaldian Agurtzane Solaberrieta alkateak hartu zuen parte.