DYA saritu dute, pandemian zehar eginiko lanarengatik

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 26a, 14:17

DYAk Babes Zibileko Merezimenduaren domina jaso du. "Gure boluntarioei eginiko aitorpen garrantzitsua da, herritarrak lagundu eta babesteko egiten duten lana eskertzeko balio duena". Joxepo Artola usurbildarrak Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkariaren eskutik jaso du domina.