EROskopoa

Martxoko EROskopoa hemen da!

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 2a, 14:07

Puntapaxeko sorginak txintxo-demonio bidali dizkigu martxorako iragarpenak. Oraingoan ere, aholku ugari dakartza. Aquariusdarrak, adibidez, "zer iruditzen zaizue behingoz kroketak egiten ikasten baduzue?". Behin asmatzen duzuenean, gainontzekoekin partitu egindakoa! (Beno, azken hau erredakziokoak diogu; sorginaren predikuan ez dator).

ARIES

Martxoak 8 gerturatzen ari da eta aldarrikatzeko gogoz zaude. Hileko aholkua: Une aproposa da beti nahi izan duzun megafonoa erosteko, baina mesedez, ez erabili etxean!

 

TAURUS

Aurten aitaren eguna, martxoaren 19a, jai eguna izango da eta aukera aprobetxatu berarekin egoteko. Hileko aholkua: Egiozu behingoagatik opari original bat!

 

GEMINI

Desiratzen zaude udaberriko oporrak iristeko, baina koronabirusa dela eta beharbada ezingo duzu nahi duzun tokira bidaiatu. Hileko gomendioa: Maite ditut maite gure bazterrak...

 

CANCER

Urtebete koronabirusa gure bizitzara etorri denetik, eta dagoeneko kokoteraino zaude. Hileko aholkua: Pentsatu egoera honek pertsona hobea egin zaituela… edo agian ez?

 

LEO

Sagardotegi garaia arraroa izaten ari da, baina zuk ez duzu aukerarik galtzen bertara joateko. Hileko aholkua: Laster bertan kontratatuko zaituzte!

 

VIRGO

Diru kontuekin adi ibili beharko duzu hilabete honetan, erraz ihes egingo baitizu. Hileko aholkua: Zaindu ezazu diru-zorroa baina noizean behin koadrillakoei erronda ordaindu, aprobetxategi bat izan nahi ez baduzu behintzat.

 

LIBRA

Azken hilabeteetan kirola zure pasioa bihurtu da, baina neurria hartu behar diozu. Hileko aholkua: Erritmoa jaitsi pixka bat, martxa honetan bizikleta estatikoa ere mugituko duzu eta!

 

SCORPIUS

Ez dira garai onenak maitasunarentzat, eta faltan sumatzen duzu zure crush-arekin intimitate pixka bat izatea. Hileko aholkua: Udaberriko tenperatura goxoak baliatu zirriak zelaian edo meta-azpian egiteko!

 

SAGITARIUS

Udaberria gerturatzen ari da eta zure alergiak ez du itxura onik, baina lasai egon, izarrak zure alde daude eta. Hileko aholkua: Maskarilla polenaren aurkako lagunik onena izango duzu. Ikusten? Pandemiak gauza onak ere baditu!

 

CAPRICORNIUS

Gogogabetuta zabiltza, ezertarako indarrik gabe. Hileko aholkua: Batzuetan ezer egin gabe egotea ona da, baina hozkailua ohearen ondora ekartzea gehiegitxo da, ez duzu uste?

 

AQUARIUS

Erronka berriei ekiteko garaia duzu hauxe, baina ez dakizu oso ondo nondik nora joan. Hileko aholkua: Zer iruditzen zaizu behingoz kroketak egiten ikasten baduzu?

 

PISCIS

Kezkatuta zaude urte bat gehiago beteko duzulako eta zahartzen ari zarelako, baina ez duzu zertan triste egon. Hileko aholkua: Pentsatu berriz ez zarela izango orain zaren bezain gazte!