Esne bilketa eta arropa salmenta egingo dute LH6ko ikasleek Lesboseko errefuxiatuei eramateko

Erredakzioa 2021ko mar. 4a, 14:42

Ekimen proposamen berria dakarte LH6ko ikasleek datorren asterako. Zaporeak elkartearentzat esne bilketa eta arropa salmenta egingo dute LHko azken mailako ikasleek, martxoaren 10, 11 eta 12an. Lortutako esnea eta erropa salmentatik ateratako dirua Lesboseko errefuxatuei laguntzeko erabiliko du Zaporeak elkarteak.

Ikastolako hainbat lekutan izango da erosketak egin edo esnea emateko aukera. Agerialdeko frontoian jarriko dira ikasleak 9:00-9:30 bitartean, 12:30:13:00 artean, 14:30-15:00 bitarte edota 16:30-17:00 tartean.  Eguraldi txarra balitz, frontoiaren alboko aterpean egongo lirateke. Horrez gain, Ikastola gorriko aretoan eta haur eskolan ere bilketa egingo dute. Hori bai, esnea eman nahi dutenek epemuga luzekoa eskaini beharko dute, Lesbosen banaketa egin arte ez iraungitzeko moduan irits dadin.