Atzo 8.571 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 369 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 58 Araban, 201 Bizkaian, 106 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera: Covid-19aren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta Covid-19a duten 100 pertsona daude ZIUn.