Koronabirusa

Usurbil 0,0

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 12a, 12:54

Osakidetzak aditzera eman duenez, atzokoan ere ez zuten Covid-19 kasurik hauteman Usurbilen. Intzidentzia-tasak bere horretan mantentzen da hortaz: 0,0.

Atzo 7.291 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 380 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 44 Araban, 196 Bizkaian, 138 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, Covid-19aren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu ziren atzokoan, eta Covid-19a duten 95 pertsona ZIUn daude.