Ziortza Gazte Elkarteak udako kanpaldirako daten berri eman du

Erredakzioa 2021ko mar. 15a, 13:08

2020an Kanpaldia bertan behera geratu bazen ere, aurtengoan egiteko asmotan dira Ziortza Gazte Elkarteko kideak. Datak jakinarazi berri dituzte: uztailaren 6tik 19ra DBH3 eta DBH4ko ikasleentzat, eta uztailaren 19tik 30era DBH1 eta DBH2ko ikasleentzat. Aurre izen-emateko epea zabaldu dute jada, eta irekita jarraituko du hilaren 28ra arte. Horretarako, ziortzakanpaldia@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali beharko da gaztearen izen-abizenak eta maila adierazita