Koronabirusa

Egoera ona da Usurbilen, baina datuak okertzen ari dira EAEn

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 17a, 19:23

Atzokoan ez zen Covid-19 kasurik atzeman. Honi esker, intzidentzia-tasak bere horretan segitzen du: 31,71. Gipuzkoan ordea, goruntz doa. 263,59an dago gaur (180 ingurukoa zen atzokoan). Oinarrizko birsorkuntza-tasa jaitsi egin da Usurbilen baina Gipuzkoan goruntz doa. 1,60koa da une honetan (1,10ean zegoen atzo).

Atzokoan 8.874 test diagnostiko egin ziren eta haietatik 402 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 69 Araban, 205 Bizkaian, 118 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, 39 pertsona ospitaleratu ziren atzo Covid-19ak jota, eta gaitza duten 101 pertsona daude ZIUn une honetan.