Koronabirusa

Bost kasu atzeman ziren atzokoan

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 23a, 13:04

Atzokoan 5 Covid kasu hauteman zituzten Usurbilen, Osakidetzak gaur eguerdian aditzera eman duenez. Aspaldiko daturik txarrena da. Intzidentzia-tasa 158,53raino igo da. Gipuzkoan, 208,76koa da intzidentzia-tasa. ZIU edo UCI geletan daudenen kopurua aldiz, jaisten ari da.

Atzo 9.630 test diagnostiko egin ziren eta haietatik 435 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 110 Araban, 206 Bizkaian, 114 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonen artean.

Ospitaleen egoera dela eta, Covid-19aren ondorioz 48 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta Covid-19a duten 81 pertsona ZIUn daude.