Beterri-Buruntzak "TicketBAI zer da?" jardunaldia antola du

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 23a, 10:27

Jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek TicketBAI sistema ezarri beharko dute. Honi lotuta, Gipuzkoako garapen agentziek bi jardunaldi informatibo antolatzea erabaki dute, enpresek eta software garatzaileek sistema berri honen berri izan dezaten.

Jardunaldiak Foru Aldundiko Ogasun Departamentuaren laguntzarekin garatuko dira, eta TicketBAI-ren inguruko informazioa eta prestakuntza eskaintzea dute helburu. Gogoan izan, TicketBAI 2022ko urtarrilaren 1ean sartuko dela indarrean. Gipuzkoako 54.000 zergadunentzat nahitaez indarrean jarriko den fakturen kontrol digitalerako sistema.

 

Martxoaren 23ko jardunaldia, pertsona fisiko edo juridiko guztiei zuzendua

14:00etatik 15:00etara ospatuko den online plataforma bidezko saio baten bidez, Javier Irastorzak, Zerga Arloko Eraldaketa Teknologikoko Zerbitzuko buruak, eta Maria del Coro Pereirok, Gipuzkoako Foru Osasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusiak, TicketBai zer den, nola funtzionatzen duen eta software honen ezarpenak nori eragiten dion azalduko diete parte hartzaileei.

Interesa duten pertsona eta enpresek formulario honen bidez eman dezakete izena: izen-ematea

 

Martxoaren 26ko jardunaldia, programatzaileei eta garatzaileei zuzendua

Kasu honetan, goizeko 10:00etatik 11:00etara ospatuko den online saioan, Javier Irastorzak, Zerga Arloko Eraldaketa Teknologikoko Zerbitzuko buruak, eta Maria del Coro Pereirok, Gipuzkoako Foru Osasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusiak, TicketBAI softwarearen zehaztapen tekniko eta funtzionalak aurreratuko dizkiete parte hartuko duten programatzaileei eta garatzaileei.

Interesa duten pertsona eta enpresek formulario honen bidez eman dezakete izena: izen-ematea

 

TicketBAI, 2022tik aurrera nahitaez ezarri beharrekoa 

Nerea Yurrebasok, Beterri-Buruntzako udalen ordezkariak aditzera eman duenez, "TicketBAI, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisiko nahiz juridiko guztiek modu mailakatuan eta progresiboan erabili beharko duten neurri bat izateaz gain, aukera bat ere badela negozio horiek digitalizazio prozesuan aurrera egin dezaten, haien administrazio kudeaketa sinplifikatuz".