Martxoaren 28an amaituko da Ziortzaren kanpaldian izena emateko epea

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 24a, 09:30

2020an kanpaldia bertan behera utzi bazuten ere, aurtengoa egiteko asmotan dira Ziortza Gazte Elkarteko kideak. Datak aurreko astean jakinarazi zituzten: uztailaren 6tik 19ra DBH3 eta DBH4ko ikasleen txanda egingo da, eta uztailaren 19tik 30era DBH1 eta DBH2koena. Aurre izen-ematea egin daiteke jada, hilaren 28ra bitartean, ziortzakanpaldia@gmail.com helbide eletronikora gaztearen izen-abizenak eta zein mailatan dagoen adierazita.

Joan zen urtean, kanpaldia bertan behera uztea erabaki zuten pandemia egoera ikusita. Errioxako herri txiki batean egin ohi dute kanpaldia, eta adineko jendez osatuta dago Peñaloscintos, batik bat. Beldur nagusi horri, gazteen arteko kutsatzearen beldurra gehitu zitzaion, eta horiek izan ziren kanpaldia bertan behera uzteko arrazoi nagusiak. Horixe kontatu zioten Ziortza Gazte Elkarteko kideek NOAUA aldizkariari duela zenbait hilabete.

Aurtengoan, egoerak hoberako joera duela ikusita, kanpaldiarekin printzipioz aurrera jarraitzea erabaki dute.