Gipuzkoako junior txapelketak sei domina eskuratuta itzuli zen Usurbilgo Judo Kluba

Erredakzioa 2021ko mar. 24a, 21:27

Urtebete baino gehiago Gipuzkoako Judo Txapelketarik gabe egon ostean, junior txapelketa jokatu zen asteburuan Eibarko Ipurua kiroldegian, eta junior txapelketan sei domina eskuratu itzuli zen Usurbilgo taldea.

Protokolo neurri zorrotzak beteta eta bi zatitan banatuta egin zuten Junior Txapelketa. Usurbilgo klubak sei judoka aurkeztu zituen txapelketara, eta denek lortu zuten dominaren bat. Lau urre, zilarrezko bat eta brontzezkoa bestea. Gainera, Gipuzkoako taldeen artean urrezko domina gehien lortu zuen taldea izan zen usurbildarra, bost finaletan parte hartuta.

 

Horra usurbildarren markak:

NESKAK
-48 KG DELIA MEDICES (URREA)
-52KG EIDER BARANDIARAN (URREA)
-78KG PAULA SANTAMARIA (URREA)


MUTILAK
-60KG DAVID MENDAZONA (URREA)
-60KG IGOR COLINA (BRONTZEA)
-66KG JONATHAN MARTIN (ZILARRA)