Koronabirusa

Usurbil, itxieratik salbu

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 26a, 19:37

Atzo aurreratutako berretsi dute gaurko LABI batzordean: 400dik gorako intzidentzia metatua duten udalerrietan itxiera perimetrala ezarriko da eta ostalaritzako ordutegiak are gehiago murriztuko dira. 06:30etik 09:30era egongo da barruan egoteko aukera goizetan, eta 13:00etatik 16:30era arratsaldeetan. Neurriok ez dute eraginik izango Usurbilen, intzidentzia-tasa 269,50koa baita gaurko egunez.

Bihar zehaztuko da itxiera jasan beharko duten herrien zerrenda. Gaurko datuekin, herri hauek dira itxiera perimetrala ezarri beharko dutenak:

Bizkaian: Elorrio (725,03), Ermua (724,14), Muskiz (454,61) eta Ondarroa (420,22).

Gipuzkoan: Beasain (805,93), Lazkao (1207,39) eta Ordizia (844,09).

Araban ez dago 400etik gorako intzidentzia-tasa duen udalerririk.

Gaur gaurkoz, horiek dira itxi ditzaketen herriak. Biharko datuak eguneratu ondoren jakinaraziko dute zerrenda definitiboa. Hurrengo eguneraketa apirilaren 6an egingo denez, Aste Santuan behintzat itxieratik libre izango da Usurbilgo herria.

Bitxikieria gisa, apirilaren 1etik 11ra ostatua erreserbatuta izanez gero, udal konfinamendua urratu ahal izango dute herritarrek.