Mundualdia

[IRUDITAN] Mundualdiaren baitan eginiko aitortza ekitaldia

Erredakzioa 2021ko mar. 27a, 19:42

Maiatzean ospatu ohi den Mundualdia ez zen ospatu joan zen urtean osasun egoera medio, eta gaur, martxoaren 27an, ekitaldi berezi pare bat egin nahi izan ditu herriak. 

Usurbilen bizi den jendearen ehuneko ia 20 Euskal Herritik kanpokoa da, eta herriaren aniztasun hori goraipatu eta elkarbizitza mezu bat bidaltzeko egin dute aurtengo Mundualdi berezia. Osasun egoera ez da lagun joan den urtebetean, baina herriaren aniztasunak merezi duen aitortza egin nahi izan dute Udalak eta herriak. Ikus-entzunezko proiekzio berezia eskaini dute lehendabizi Sutegin, bihar ere 17:00etan eskainiko dutena. Herrian bizi diren jatorri ugaritako herritarren testigantzak biltzen dituen lan paregabea eskaini dute, jende ugari erakarri duena. 

 

Gero, arratsaldeko 19:00etan egin dute aitortza ekitaldia. Herriko hainbat eragile eta atzerritarren artean kate bat osatu dute, eta dantza ere egin dute ospakizun modura. Amaitzeko, Agurtzane Solabarrieta alkateak, eskerrak eman dizkie herria osatzen duten eta denon arteko loturak lantzen jarraitzen dutenei, bai eta atzerritik herrira bizitzera etorri diren guztiei ere.