Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak sentsibilizazio kanpain bat egingo du gaur Usurbilen

Erredakzioa 2021ko api. 2a, 07:57

Sentsibilizazio kanpaina aurrera eramateko dinamizatzaile lantaldeak eratu ditu Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, eta hauek informazio/dinamizazio lana egingo dute Euskadiko ostalaritza gune nagusietan, batez ere jende pilaketak aurreikusten diren horietan. Kanpaina horri jarraiki, ostiral honetan Usurbilen izango dira aipatu dinamizatzaileak.

Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Euskadiko hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek urtero sinatutako elkarlanerako hitzarmena du sorleku. Helburua herritarrak eta ostalaritza sektorea sentsibilizatzea da COVID-19ak eragindako pandemia eteteko hartu behar ditugun neurri higieniko-sanitarioak modu egokian betetzeko.

Kanpaina 2020ko udan agente berek jorratutakoaren jarraipena da, eta berriro ere, herritarrak, ostalariak eta hauen bezeroak informatzea du xede, indarrean dagoen
osasun araudiren arabera ostalaritzan establezimenduetan bete behar diren honako bost oinarrizko portaera-arauei garrantzia emanez: musukoaren erabileraren
derrigortasuna, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik; eserita kontsumitzearen derrigortasuna; gehienera lauko taldeetan biltzea; eskuetako garbitasuna; eta 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia mantentzean. Sentsibilizazio kanpainaren bitartez, hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek beren alea jarri nahi dute pandemia indargabetzeko, eta bide batez, ostalaritza eremu segurua dela aldarrikatzeko. Era berean, sentsibilizazio kanpainak irauten duen bitartean musukoak banatuko dituzte.

 

Sentsibilizazio kanpaina Gipuzkoan
Gipuzkoan, kanpaina 5000 biztanle baino gehiagoko herri guztietan egingo da, hamar egunetan zehar: San Jose zubian zehar (bezperan, hau da, martxoaren 18an
hasita) eta baita Aste Santuko jai egunetan ere (martxoaren 31an, asteazkena, hasi eta apirilaren 15a, astelehena, arte).