2021/04/24 12:00

Hitzaldia

“Erraustegiaren kutsaduraren kontrol independentearen lehen emaitzak” hitzaldia

“Erraustegiaren kutsaduraren kontrol independentearen lehen emaitzak” hitzaldia
Sutegiko Auditoriuma, Usurbil

Hizlaria: Felix Olaetxea.
Izen-ematea: doan. Aldez aurretik usurbilkultura.eus bidez.
Antolatzailea: Anerreka Ingurumen Elkartea.

Xehetasunak:

2019ko amaieran jarri zen martxan Zubietako Erraustegiaren kutsaduraren monitarizazio independentea egiteko proiektua. Helburua: erraustegia funtzionamenduan jarri aurretik, 0 gunean kutsaduraren neurri erreferentzialak finkatuta uztea, gerora konparaketak egin ahal izateko. Herritarren artean crowdfunding bidez bildutakoarekin eta zenbait erakunderen dirulaguntzak finantzatuta abiatu zen ikerketa. Lan honen ardura Toxicowatch fundazio herbeheretarrak dauka. Laginak hartu ziren inguruko lur, landare eta erreketan. Inguruko zenbait oilategitako arrautzak ere analizatu zituzten. Proiektuak aurrera darrai, eta 2020an ere, COVID-aren mugapenak gailenduz, laginak hartu ziren berriro, konparaketak egiten hasi ahal izateko. Hitzaldian zehar, 2019ko laginen analitiken emaitzen berri emango da, eta bide batez, proiektu honen egungo egoera zein den ere azalduko da.