2021/04/23 19:00

Hitzaldia

“Euskal Dantzak eta generoa” hitzaldia

“Euskal Dantzak eta generoa” hitzaldia
Sutegiko Auditoriuma, Usurbil

19:00 Sutegiko auditoriumean.
Hizlaria: Oier Araolaza.
Izen-ematea: doan. usurbilkultura.eus plataforman lagun-kopurua mugatua delako.

Xehetasunak:

Oier Araolaza dantzaria da. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen da batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi zuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten du lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har. “Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan” bere doktorego tesia oinarritzat hartuta, hitzaldia emango digu. Euskal dantzan genero-bereizketa auzitan jarri nahi izan du Araolazak bere doktore tesian. Ehun urtez euskal dantzak genero ardatzaren arabera sailkatuta erakutsi dira: nesken dantzak batetik eta gizonen dantzak bestetik. Baina emakumeen eta gizonen dantzak, janzkerak eta dantzakerak bereizten dituen marra hori ez da dantzaren historiaren aro guztietan berdina izan.

Antolatzaileak: Orbeldi Dantza Taldea eta Usurbilgo Udala.