Koronabirusa

Intzidentzia-tasa metatuak behera egin du

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 9a, 13:09

Asteazkenean hiru Covid-19 kasu atzeman zituzten. Atzokoan ordea, ez zen positiborik izan. Horren ondorioz, intzidentzia-tasa metatua jaitsi egin da apur bat. Osasun Sailak zabaldu duen informazioaren arabera, 332,91koa da une honetan.

Atzo 10.709 test egin ziren eta haietatik 792 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 140 Araban, 314 Bizkaian, 334 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, Covid-19aren ondorioz 74 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta Covid-19a duten 106 pertsona ZIUn daude.