ITZULIA

Ziztu bizian igaro dira txirrindulariak

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 9a, 15:11
Gaurko etapa Hondarribitik abiatu da eguerdiko 13:29an. Berehala bost txirrindularik ihes egin dute. Hori dela eta, estimatutako ordua baino lehenxeago iritsi da Itzuliaren karabana Usurbilera. Lasterketak Orioruntz egin du, N-634 errepidean barrena. Gaurko etapa Ondarroan amaituko da.

Lehen ihesaldiko 5 txirrindulariak 14:06an igaro dira Usurbildik. Josef Cerny, Mikkel Honoré, Andrey Amador, Ide Schelling eta Julien Bernard. Andreas Leknessund 40 bat segundo beranduago heldu da eta bi minutura iritsi da tropela. Segurtasun arrazoiengatik, ohi baino jende gutxiago batu da errepide bazterrera.

Etenak trafikoan
Euskal Herriko Itzuliaren 5. etapak eragin zuzena izan du trafikoan. Txirrindulariak iritsi aurretik N-634 errepideko sartu-irteera guztiak itxi dituzte. Hala ere, ez da aparteko arazorik izan. Ez lasterketa aurretik, ezta ondoren ere.