Rukula taldeak kontzertua eskaini du Sutegin

Erredakzioa 2021ko api. 9a, 19:39

Sutegiko auditorioan izan da Rukula, herriko taldea. Sarrerak agortuta, Sutegiko edukiera bete du talde usurbildarrak. Giro ederra sortu dute, eta askoren opor osteko itzulera gozatu ere bai.

Rock instrumentala oinarri duen doinu koktelera dantzagarri eta eroa da Rukula taldea. 2014 urtean sortu eta bi disko argitaratu dituzte denbora tarte honetan, azkena, 2018 urteko “Hazi Beltzak” izeneko lana. Bigarren lana Andoaingo Garate Studioetan grabatu zuten Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Bertan, etiketa bakarrean sailka ezineko zortzi kantu barneratu zituzten. Zuzenekotan eztanda egiten duten kantuak dira Rukularenak, eta hori argi utzi dute gaurko kontzertuan.