GIPUZKOA, EREMU GORRIAN

Ez da itxiera perimetralik ezarriko Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 12a, 12:29

Kutsatze-datuek behera egin dute azken egunetan eta, honekin batera, intzidentzia-tasa metatuak. 301,20koa da gaurkoan. Aurreko ostiralean 332,91koa zen. Beraz, ez da itxiera perimetralik ezarriko Usurbilen, gaurko egunez ez duelako 400eko tasa gainditzen. Lasarte-Orian ordea bai, bertan 456,81ra iritsi baita.

 

Euskadiko intzidentzia-tasa 410,96era igo da. Beraz, EAE eremu gorrian sartu da. Tasa altuena Gipuzkoak du: 463,04.

 

LABIk ezarritako neurriak

400 kasuko intzidentzia-tasa gainditzen duten tokietan:

  • Ezin da atera aparteko baimenik gabe.
  • Ostatuek barruko jarduera mugatuta dute: 06:30tik 09:30era eta 13:00etatik 16:00etara bakarrik zabal ditzakete barrukaldeak bezeroentzat.

Aste osoan egon beharko dute egoera horretan, zerrenda astelehenero berritzen baita.