Hiru positibo atzeman zituzten atzokoan

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 13a, 12:38

Atzoko datuekin, berriro igo da intzidentzia-tasa metatua. Osasun Sailak emandako datuen arabera, 332,91ra iritsi da gaurkoan. Ez da gauza isolatu bat. Gipuzkoak 500eko muga gainditu du gaur eta EAEn ere gora egin du tasak. 420,15ekoa da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako barrutian.

 

Osasun Sailak astelehenero zehazten du zein udalerri konfinatu beharra dagoen. Eta erabakia asteartean sartzen da indarrean. Aste honetan ez da itxierarik ezarriko, astelehenean 400dik beherako intzidentzia-tasa metatua zuelako Usurbilek. Baina datorren astelehenean 400eko intzidentzia-tasa gaindituko balu, itxiera perimetrala ezarriko lukete.