"Ombuaren Itzala" proiektuaren aurkezpena egin dute Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 20a, 20:40

Pello Mari Otaño bertsolariaren inguruko film bat egin nahi dute. Auzolanean gauzatu nahi dutenez, herriz herri ari dira egitasmoa aurkezten eta gaur hurbildu da Patxi Bisquert aktorea Potxoeneara filmari buruzko hainbat xehetasun eskaintzeko.

Pello Mari Otaño bertsolariaren bizimodua, egokitu zitzaion garai historikoa eta haren lana bildu nahi dituzte 'Ombuaren itzala' filmean. Patxi Bisquert aktorea da ekimen honen bultzatzaile nagusia. Laguntzaile ditu proiektua aurrera eraman ahal izateko Zizurkilgo Teodoro Hernandorena Kultur Taldeko kideak ere. Auzolanean lortu nahi dute filma egiteko beharrezkoa den dirua, herrigintzan oinarritutakoa baita filmaren ekimena.