Udal dirulaguntzak eskatzeko garaia da

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 24a, 07:28

2021ko udal dirulaguntzen oinarriak apirilaren 7an eman zituzten argitara Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Deialdi honen bitartez, Gizarte-Ongizatea, Ingurumena, Kirola, Kultura eta Nekazaritza-Abeltzaintza udal sailei lotutako egitasmoak sustatuko dira.

 

Oinarriak, sarean kontsultagai

Elkarte, erakunde zein norbanakoek Usurbilen hainbat alorretan egin asmo dituzten ekimenak sustatzeko, dirulaguntzen deialdia arautzen dituen oinarriak apirilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean edota Udalaren web orrian eskura ditzakezue: www.usurbil.eus/eu/diru-laguntzak helbidean.

 

Eskaerak aurkezteko azken eguna: maiatzak 5

Dirulaguntzak eskatzeko epea maiatzaren 5ean asteazkena amaituko da.