Gaurko egunez hil zen Zumeta

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 23a, 07:52

Gaur urtebete zendu zen Jose Luis Zumeta margolaria. Itxialdia ezarri berritan, agur ekitaldirik egiteko aukerarik ez zen izan. Lehen urteurrenean osasun egoerak antzeko jarraitzen duenez, Udalak eta Zumetaren familiak erabaki dute omenaldia atzeratzea. 

Zumetaren heriotzaren urteurrenean, bideo hau ekarri nahi dugu gogora. Usurbilgo margolaria hil eta biharamunean, modu espontaneoan egin zitzaion agurra islatzen du.