Gorakada langabetu kopuruan

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 23a, 09:22

264tik 257ra urtarrilean, 249raino otsailean. Langabetu kopurua murriztuz joan da Usurbilen urteko lehen bi hilabeteetan. Martxoan aldiz nabarmen egin du gorantz berriz, 268raino. Segidan, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen berri.

Iazko joera bera errepikatu da aurtengoan ere. Otsailetik martxora igoera nabarmena izan zen langabetu kopuruan Usurbilen, 221etik 245era igo baitzen lanik gabeko herritar kopurua. Urtebete beranduago, otsailean langabetu gehiago izanda, 249, 268raino igo zen martxoan, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko datuen arabera.

Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere joera beretsua antzeman dute; otsailean eskualdean 3.358 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, 36 gehiago martxoan, 3.394. 34.399 langabetu otsailean Gipuzkoan, 34.564 martxoan.

Usurbilgo azken bi hilabeteotako datuetara itzulita, martxoan gorantz egin arren, iazko uztailean erregistraturiko 299 langabetu kopuru horren azpitik da udalerri honetako langabezia tasa. Igoerak igoera, gizonezkoak baino emakumezko langabetu gehiago izaten segitzen du Usurbilek; 136 emakumezko eta 113 gizonezko langabetu otsailean, 138 emakumezko eta 130 gizonezko langabetu martxoan.

Kontratazioari dagokionez, alderantzizkoa gertatu ohi da sarritan; emakumezkoak baino gizonezko gehiago kontratatu ohi dira. Hala gertatu zen otsailean; gizonezkoen 93 lan kontratu erregistratu ziren, emakumezkoen 84 kontratu. Martxoan aldiz, 115 lan kontratu gizonezkoenak izan ziren, 119 emakumezkoenak. Bi hilabeteotan, urte luzez gertatu ohi den moduan, ia kontratu denak aldi baterako hitzartu ziren; otsailean 177tik 156 izan ziren aldi baterako kontratuak; martxoan erregistraturiko 234 kontratutik 207. Jada aipatua geratu den moduan, kontratazioak gorantz egin du aurreko bi hilabeteetan; otsailean 177 lan kontratu eta martxoan 234 erregistratu ziren.

Goranzko joera bera izan zen baita Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere. Eskualdean, 1.562tik 1.886ra eta Gipuzkoan 15.183tik 19.925era hazi zen erregistraturiko kontratu kopurua.

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2021eko otsaila
Usurbil: 249.     Buruntzaldea: 3.358.    Gipuzkoa: 34.399.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 113.
25 urtetik behera: 22.
25-44 urte artean: 34.
45 urtetik gora: 57.
 

Emakumezkoak: 136.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 63.
45 urtetik gora: 68. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 34.
Eraikuntza: 13.
Zerbitzuak: 173.
Aldez aurreko lanik gabe: 24.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 726.
Astigarraga: 276.
Hernani: 958.
Lasarte-Oria: 896.
Urnieta: 253.
Usurbil: 249.
Guztira: 3.358. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 34.399.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 177.
Aldi baterakoak: 156 (77 gizonezko, 79 emakumezko).
Sektoreka: 1 nekazaritzan, 56 industrian, 1 eraikuntzan eta 119 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 93 lan kontratu gizonezkoenak, 84 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 205.
Astigarraga: 188.
Hernani: 501.
Lasarte-Oria: 244.
Urnieta: 247.
Usurbil: 177.
Guztira: 1.562.

Gipuzkoa: 15.183.

2021eko urtarrileko datuak

2021eko martxoa
Usurbil: 268.     Buruntzaldea: 3.394.    Gipuzkoa: 34.564.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 130.
25 urtetik behera: 26.
25-44 urte artean: 38.
45 urtetik gora: 66.
 

Emakumezkoak: 138.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 67.
45 urtetik gora: 62. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 7.
Industria: 39.
Eraikuntza: 15.
Zerbitzuak: 181.
Aldez aurreko lanik gabe: 26.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 740.
Astigarraga: 259.
Hernani: 968.
Lasarte-Oria: 900.
Urnieta: 259.
Usurbil: 268.
Guztira: 3.394. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 34.564.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 234.
Aldi baterakoak: 207 (102 gizonezko, 105 emakumezko).
Sektoreka: 0 nekazaritzan, 60 industrian, 7 eraikuntzan eta 167 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 115 lan kontratu gizonezkoenak, 119 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 278.
Astigarraga: 247.
Hernani: 585.
Lasarte-Oria: 228.
Urnieta: 314.
Usurbil: 234.
Guztira: 1.886.

Gipuzkoa: 19.925.

2021eko urtarrileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.