IX. Dantza Eguna

[IRUDITAN] Tranpaldo Irekian bikote dantzaria

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 24a, 19:37

Dantza Egunaren baitan, Tranpaldo Irekia egin dute Artzabalgo frontoian. Gazte talde ugari eta bikote helduago batek hartu dute parte, bakoitzak dantza bana egin dutelarik. 

Partehartze zabala izan da lehenengo Tranpaldo honetan, eta hurrengo urtean bigarren bat egitea ideia ona izan daitekeela azpimarratu dute antolatzaileek. Denetariko dantzak egin dituzte taldeek, euskal dantzetatik hasi eta dantza garaikideraino. Osasun neurri guztiak behar bezala beteta, hainbat pertsonak gozatu dute dantza emanaldiez, eguzkia lagun.