Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalean da Beñat Lizaso usurbildarra

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 27a, 09:04

Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusia duela zenbait aste hasi zen, 34 pilotarirekin. Horien artean, Beñat Lizaso usurbildarrak hartu zuen parte, 2019an finalera iristea lortu zuenak. Aurtengoan ere finalera iristea lortu du, eta saria etxera ekarriko duen maiatzaren 16an jakingo du, Getarian jokatuko den finalean. 

Badira urte batzuk, era guztietako oztopoak gaindituz, euskal pilota integraziorako tresna oso eraginkorra dela frogatu duela lehiaketa honek eta, gero eta gehiago dira kirol honen aldeko apustua egin dutenak. Horren guztiaren erakusgarri izan zen Oiartzunen ospatutako kirol egokituaren festa non, 34 pilotari handik sekulako erakustaldia eskaini zuten. Hazkunde horren adibide dira, esaterako, Ireki honetan lehen aldiz parte hartu zuten pilotari bizkaitarrak: Daniel Calviño, Aitor Gutierrez, Joel Garcia, Unax Gonzalez, Dennis Morgado eta Marina Valle.

Kirol alorrari dagokionez, adimen urritasuna duten pilotarien mailan Eneko Sagarmendi-Xabier Arizkorreta / Jurdan Arakistain-Iraitz Huegun dira maiatzaren 16ko Getariko finalerako sailkatu diren pilotariak. Laurek badakite zer den EPE-ko final bat jokatzea zer den eta oso final orekatua espero da hemendik bi aste barrurako. Euren artean jokatu zuten azken partidan Eneko Sagarmendi-Xabier Aizkorretak tanto bakarraren abantailarekin nagusitu ziren (14-15).

Gurpildun aulkiko pilotariei dagokionean, nabarmendu beharra dago, gipuzkoarrez gain, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Lapurdi, Frantzia, Errioxa eta Burgoseko kirolariak aritu zirela eta txapelketan lehen aldiz aritu ziren Yann Neunierr frantziarra eta Maixi Cabanne baionarra finalerako sailkatu zirela. Parean Ander Altuna eta Beñat Lizaso usurbildarra izango dituzte. 

Bi finalak, esan bezala, maiatzaren 16an jokatuko dira eguerdiko 12etan, Getarian.