KMK-ren eskutik

"Artze... Joxan, oroituz!" errezitaldia online ikusteko aukera gaur

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 28a, 08:55

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak (KMK) "Artze... Joxan, oroituz!" ikuskizun poetiko-musikala antolatu du asteazken honetarako (apirilak 28) Mixel Ducau eta Andoni Salamerorekin.

Ikuskizun poetiko-musikala Joxan Artzeren poesia eta kanta-hitzetan oinarritua egongo da. "Usurbilgo hitzen aztiak hamaika kontu eta kantu ezti utzi zizkigun, geuk harexekin bat egitea eta bat izatea nahi dugu". Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian eskainiko dute emanaldia asteazken honetan, 18:30etan. Bertara joateko aurrez izena eman beharko da segidan agertzen zaizkizuen bideetatik. Bestela, online zuzenean ikusteko aukera ere izango da.

"Artze... Joxan, oroituz!" errezitaldia
Eguna: apirilak 28, asteazkena.
Ordua: 18:30.
Tokia: Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusia.
Zehaztasunak: "Joxan Artzeren poesia eta kanta-hitzak ardatz hartuz eskainitako ikuskizun poetiko-musikala. Mixel Ducau eta Andoni Salamero izango dira emankizunaren gidaritza emango dutenak. Usurbilgo hitzen aztiak hamaika kontu eta kantu ezti utzi zizkigun, geuk harexekin bat egitea eta bat izatea nahi dugu".
Izen ematea: aurrez, 943 11 28 93 (8:30-14:30) / programazioa@gipuzkoa.eus
Ekitaldia zuzenean ikusteko: Youtube
Antolatzailea: Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea.