Ipuin kontaketa saio musikatua besoak zabalik hartu dute usurbildarrek

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 27a, 20:30

Dozenaka lagun erakarri ditu Sutegira Ana Apika eta Intxixu Valbuenaren ipuin kontaketa saio musikatuak. Haur ugari eta guraso asko elkartu dira Sutegiko eserlekuetan musikaz eta ipuin kontaketaz gozatu asmoz, fusio berria askorentzat. 

Ohiko ipuin kontaketa tradizionaletik haratago, musika eta ipuin kontaketa biltzen dituen saioa eskaini dute Apikak eta Valbuenak. Ezinhobe uztartzen diren bi arloak bat eginda, haurrak erabat partehartzaile eta abeslari aritu dira bi artistekin.