Floxbin taldekoen abesti berria sarean

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 29a, 08:49

Abesti berri bat sortu eta plazaratu du Floxbin musika taldeak; "Raus von hier". Egunotan zintzilikatu dute Youtuben. 2021eko bigarren abestia da honakoa, urte hasieran "Suge begi" izenekoa kaleratu zuen talde usurbildarrak.

"Raus von hier" izena du Usurbilgo Floxbin musika taldeak plazaratu duen abesti berriak. Egunotan zintzilikatu berri dute Youtuben duten orrialdean. Urte honetako bigarrena. Urtarrilean, "Suge begi", izenekoa partekatu zuten Youtubeko aipatu orrialdean.

2019an argiraratu zuen Joseba Agirresarobe "Txofok" (ahotsa, gitarra), Iñaki Udabe (bateria), Rafael Bajo (gitarra) eta Iñigo Roteta (baxua) laukoteak haien azken lana; "Hil arte bizi" izenekoa.

Bigarren lana izan zen hura, hiru urte lehenago kaleratu baitzuten estreinakoa; "AK!" izenekoa, 2016. urtean, beste 10 abestirekin. Orain arteko sortze lan guztiak helbide honetan entzun ditzakezue: https://floxbin.bandcamp.com