2021/05/23 11:00

Jaia

Sagardo Eguna etxetik ospatzeko deia

Sagardo Eguna etxetik ospatzeko deia
Usurbil, Usurbil

Zehaztasunak: iaz bezala, bizitzen segitzen dugun osasun krisialdia tarteko, 2021eko maiatzaren 23ko Usurbilgo Sagardo Eguna ere etxetik ospatzeko deia egin du antolakuntzak.
Deitzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.
Sagardo Egunaren Lagunak taldekoen oharra:
Kaixo lagunok!
Izugarrizko gogoa genuen aurtengoan gure herriko plaza horrela ikusteko, baina tamalez, egungo osasun egoera dela medio, ezinezkoa da horrelakorik antolatzea.

Aurtengo honetan ere zuen etxeetan ospatzera animatzen zaituztegu ordea, jantzi balkoiak lehengo urtean banatu genituen eta gorde zenituzten plastikoekin, atera maindire txuri bat eta trapu gorriren batekin atondu, atara armairutik baserritar jantziak, ireki sagardo botila eta egin TXOTX! Ez gaitzala egoerak atzera bota eta ospa dezagun Usurbilgo Sagardo Eguna, ahal den moduan eta beti ere osasun neurriak zainduz.

Ez dezagun ahaztu inoiz... Usurbildarrak daukate... sagardo... alkate.

Datorren urtean inoiz baino kementsuago itzuliko gara!

Gora Usurbilgo Sagardo Eguna!