Joxan Artzeren sortze lanetan oinarrituriko errezitaldia eskaini dute Donostian

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 29a, 09:08

Mixel Ducauk eta Andoni Salamerok asteazken arratsaldean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eskainitako errezitaldia osorik ikus dezakezue albiste honi atxikitako bideoan edo Gipuzkoa Kulturak Youtuben duen orrialdean.

Ikuskizun poetiko-musikala Joxan Artzeren poesia eta kanta-hitzetan oinarritua, eskaini zuten asteazken arratsaldean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Mixel Ducauk eta Andoni Salamerok. "Usurbilgo hitzen aztiak hamaika kontu eta kantu ezti utzi zizkigun, geuk harexekin bat egitea eta bat izatea nahi dugu", zioen ekitaldiaren iragarpen testuak.

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian eskaini zuten emanaldira bertara joan zitekeen baina emanaldia streaming bidez zuzenean ere eskaini zuten antolatzaileek. Albiste honi atxikitako bideoan, edo bestela, "Gipuzkoa Kultura"-ren Youtubeko orrialdean duzue ikusgai osorik.

"Artze... Joxan, oroituz!" errezitaldia
Eguna: apirilak 28, asteazkena.
Ordua: 18:30.
Tokia: Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusia.
Zehaztasunak: "Joxan Artzeren poesia eta kanta-hitzak ardatz hartuz eskainitako ikuskizun poetiko-musikala. Mixel Ducau eta Andoni Salamero izango dira emankizunaren gidaritza emango dutenak. Usurbilgo hitzen aztiak hamaika kontu eta kantu ezti utzi zizkigun, geuk harexekin bat egitea eta bat izatea nahi dugu".
Ekitaldia osorik ikusteko: Youtube
Antolatzailea: Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea.