ARIES
Sagardo Eguna ez da egingo, baina hainbat ekitaldi antolatu dira herrian maiatzean zehar. Hileko aholkua: Usurbilen ez dago inoiz aspertzeko aukerarik, koronabirusa tartean baldin badago ere (eta sagardo botila bat tartean).
TAURUS
Bigarren urtez ospatu beharko duzu zure urtebetetzea pandemia garaian, baina gutxienez aurten kalera atera ahal izango zara. Hileko aholkua: Launaka eserita bada ere, ez ahaztu lagunak pote batetara gonbidatzea!
GEMINI
Zure bizitzako etapa berri bat hasiko da hilabete berriarekin. Garai ezin aproposa izango da abentura berriei ekiteko. Hileko aholkua: Pentsatu duzu musukoen diseinatzaile izatea? Etorkizun handiko lanbidea da...
CANCER
Izugarrizko pena duzu aurten ere Sagardo Eguna ez delako egingo. Hileko aholkua: Mantendu espiritua, jantzi baserritarrez, ireki sagardo botila eta TXOTX egin... segurtasun neurriak hartuta.
LEO
Udaberriko giroak odola aztoratzen dizu, eta hilabete honetan norbait interesgarria ezagutzeko aukera izango duzula diote izarrek. Hileko aholkua: Etxetik ateratzerakoan ez ahaztu desodorantea ematea!
VIRGO
Pandemiaren semaforoarekin obsesionatuta zaude eta gauzak lasai hartzea komeni zaizu. Hileko gomendioa: Kontuz benetako semaforoak laranjan pasatzearekin!
LIBRA
Zaintza erdigunean jarri behar dugula esaten zabiltza behin eta berriz, baina zure burua ez duzu asko mimatzen. Hileko aholkua: Itzali mugikorra eta egin aspaldian egin nahi duzun hori. Bai, horixe bera.
SCORPIUS
Maskarillarekin nazka-nazka eginda zaude, baina baditu bere abantailak. Hileko aholkua: Barre faltsuak ondo ezkutatzen ditu, ezta?
SAGITARIUS
Besarkada eta muxuen yonkia bihurtu zara azken urte honetan. Hileko aholkua: Ezin dituzunez pertsona guztiak musukatu, gainean eraman emergentziazko pelutxe bat.
CAPRICORNIUS
Oso estresatuta zabiltza eta erritmoa jaistea beharrezkoa duzu. Deskantsua oso garrantzitsua izango da hilabete honetan. Hileko aholkua: Siesta da zure aberria.
AQUARIUS
Garbitasunarena gaixotasuna ari da bihurtzen zuretzat, eta neurriak hartu behar dituzu. Hileko aholkua: Egun batean gel hidroalkoholikoa lubrikantearekin nahastuko duzu eta orduantxe komeriak!
PISCIS
Iaztik egun berdina bizitzen ari zarela iruditzen zaizu, eta nekea nabaritzen duzu. Hileko aholkua: Ez ote da Matrixeko akats bat izango hau guztia?