Koronabirusa

Berriz ere gorantz, 745,09tik 760,94ra igo da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 5a, 12:27

Beste 4 covid19 kasu (23 azken 7 egunetan) detektatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen. Gorantz segitzen du 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak; 760,94raino heldu da. Eremu gorrian daramatzagu bi aste.

Koxkatxo bat gorantz berriz 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak azken 24 orduotan Usurbilen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak beste 4 covid19 kasu antzeman ostean. 745,09tik 760,94ra handitu da koronabirusak gurean duen hedapena.

Maiatzeko lehen 4 egunetan 12 koronabirus kasu zenbatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan, 22 kasu zenbatu dituzte Usurbilen azken 7 egunotan. 47 azken 14 egunotan. Apirila osoan 72:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.
Apirilak 29: 9.
Apirilak 30: 1.
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.
Apirilak 29: 729,23.
Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.

Buruntzaldea gorriz nagusiki
Usurbilen antzera eskualdeak ere eremu gorrian segitzen du, Andoainek izan ezik, eremu laranjara igaro baitzen astelehenean:
-Andoain: 326,93 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,75. Azken 7 egunetan 22 kasu). 
-Astigarraga: 719,21 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,77. Azken 7 egunetan 22 kasu). 
-Hernani: 695,69 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,01. Azken 7 egunetan 60 kasu). 
-Lasarte-Oria: 656,34 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,05. Azken 7 egunetan 57 kasu).
-Urnieta: 402,64 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,68. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Usurbil: 760,94 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,26. Azken 7 egunetan 23 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatuak beherantz segitzen du Gipuzkoan, 621,13koa du. Halere eremu gorrian jarraitzen du. 5.000 biztanletik gorako 28 udalerri ditu eremu gorrian, 5 laranjan (Andoain, Eibar, Elgoibar, Lazkao eta Mutriku) eta bat horian (Beasain).

10.929 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 670 izan dira positiboak (%6,1); 236 Gipuzkoan, 366 Bizkaian eta 61 Araban. 7 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 75 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 185 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.88koa da gaur.  

Apirilaren 26tik maiatzaren 2ra 40 hildako eragin ditu covid19-ak EAE-n. Ikastetxeen egoerari dagokionez, denak daude zabalik. EAE osoko 63 ikastetxeetako 97 ikasgela ere bai. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak dituen 17.554 ikasgelatik %0,55a dago itxita.

Xehetasun gehiago hemen: covid19