Koronabirusa

Nabarmen egin du behera intzidentziak, 760,94tik 681,67ra

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 6a, 12:32

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak beste 4 covid19 kasu antzeman ditu Usurbilen. Halere nabarmen murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren hedapena, ia 80 puntu, 760,94tik 681,67ra. 400etik gorako intzidentzia izanik, eremu gorrian segitzen dugu halere.

Beherantz egin du nabarmen 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak azken 24 orduotan Usurbilen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak beste 4 covid19 kasu antzeman arren; 760,94tik 681,67ra. 

Maiatzeko lehen 5 egunetan 16 koronabirus kasu zenbatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan, 26 kasu zenbatu dituzte Usurbilen azken 7 egunotan. 43 azken 14 egunotan. Apirila osoan 72:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.
Apirilak 29: 9.
Apirilak 30: 1.
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.
Apirilak 29: 729,23.
Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.

Buruntzaldea gorriz nagusiki
Usurbilen antzera eskualdeak ere eremu gorrian segitzen du, Andoainek izan ezik, eremu laranjara igaro baitzen astelehenean:
-Andoain: 346,94 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,84. Azken 7 egunetan 26 kasu). 
-Astigarraga: 689,24 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,72. Azken 7 egunetan 19 kasu). 
-Hernani: 685,75 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 56 kasu). 
-Lasarte-Oria: 624,84 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,94. Azken 7 egunetan 52 kasu).
-Urnieta: 402,64 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,71. Azken 7 egunetan 8 kasu). 
-Usurbil: 681,67 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,10. Azken 7 egunetan 26 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatuak beherantz segitzen du Gipuzkoan, 592,54koa du. Halere eremu gorrian jarraitzen du. 5.000 biztanletik gorako 28 udalerri ditu eremu gorrian, hiruna laranjan (Andoain, Eibar, Lazkao) eta horian (Beasain, Elgoibar, Mutriku).

11.268 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 673 izan dira positiboak (%6,0); 237 Gipuzkoan, 358 Bizkaian eta 66 Araban. 12 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 50 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 183 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.87koa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionez, EAE osoko 68 ikastetxeetako 106 ikasgela daude itxita. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak dituen 17.554 ikasgelatik %0,60a dago itxita.

Xehetasun gehiago hemen: covid19