Koronabirusa

Beste 6 covid19 kasu, 745,09ra igo da berriz intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 7a, 12:57

Gorantz egin du nabarmen berriz 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak azken 24 orduotan Usurbilen. Atzo ia 80 puntu murriztu ostean (760,94tik 681,67ra) berriz ere 745,09ra igo da aipatu koronabirusan hedapena zehazten duen tasa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak beste 6 covid19 kasu antzeman ostean. Eremu gorrian segitzen du udalerri honek.

Maiatzeko lehen sei egunetan 22 koronabirus kasu zenbatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan, 23 kasu zenbatu dituzte Usurbilen azken 7 egunotan. 47 azken 14 egunotan. Apirila osoan 72:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.
Apirilak 29: 9.
Apirilak 30: 1.
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.
Apirilak 29: 729,23.
Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.

Buruntzaldea gorriz nagusiki
Usurbilen antzera eskualdeak ere eremu gorrian segitzen du, Andoainek eta Urnietak izan ezik, eremu laranjan baitira:
-Andoain: 300,24 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,73. Azken 7 egunetan 22 kasu). 
-Astigarraga: 704,23 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,76. Azken 7 egunetan 21 kasu). 
-Hernani: 665,87 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,98. Azken 7 egunetan 49 kasu). 
-Lasarte-Oria: 603,83 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,86. Azken 7 egunetan 46 kasu).
-Urnieta: 354,32 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,63. Azken 7 egunetan 8 kasu). 
-Usurbil: 745,09 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,02. Azken 7 egunetan 23 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatuak beherantz segitzen du Gipuzkoan, 563,53koa du. Halere eremu gorrian jarraitzen du. 5.000 biztanletik gorako 25 udalerri ditu eremu gorrian, bost laranjan (Andoain, Eibar, Hondarribia, Lezo, Urnieta) eta lau horian (Beasain, Elgoibar, Lazkao, Mutriku).

9.326 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 619 izan dira positiboak (%6,0); 222 Gipuzkoan, 321 Bizkaian eta 70 Araban. 6 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 66 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 173 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.87koa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionez, EAE osoko 69 ikastetxeetako 108 ikasgela daude itxita. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak dituen 17.554 ikasgelatik %0,62a dago itxita.

Xehetasun gehiago hemen: covid19