[IRUDITAN] Anerrekaren garbitasunaren aldeko kartel margoketara hainbat familia hurbildu dira

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 8a, 13:37

Haur eta helduen konzientziazio handiago bat sortzearren, familia eta lagun artean lantzeko ekintza egin dute Anerreka Ingurumen Elkartearen eskutik. Erreken garbitasuna mantentzearen garrantzia aldarrikatzen duten kartelak margotu dituzte frontoira hurbildu diren hainbat familiek. Gogoratu, datorren larunbaterako Anerreka herritarren artean garbitzeko deia egin dutela goizeko 10etarako.