Koronabirusa

3 covid19 kasu asteburuan, 745,09tik 697,53ra murriztu da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 10a, 13:46

Covid19aren 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziaren goranzko joera hautsi da asteburuan; 745,09tik 697,53ra murriztu da. 3 covid19 kasu antzeman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen. Eremu gorrian segitzen du udalerri honek.

Apirilaren 14az geroztik lehen aldiz, maiatzaren 7a izan zen covid19 kasu berririk antzeman ez zen lehen eguna Usurbilen. Asteburuan 3 covid19 kasu detektatu ditu ordea Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak udalerri honetan; 1 larunbatean, 2 igandean.

Maiatzeko lehen 9 egunetan 25 koronabirus kasu zenbatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan, 19 azken 7 egunotan. 43 azken 14 egunetan:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.
Apirilak 29: 9.
Apirilak 30: 1.
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.
Apirilak 29: 729,23.
Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.

Buruntzaldea gorriz nagusiki
Eskualdea kolorez aldatzen doa. Andoain eta Urnieta eremu horira igaro dira. Gainerako udalerriek eremu gorrian segitzen dute. Eskualde mailan Usurbilek du egun intzidentzia handiena:
-Andoain: 260,21 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,68. Azken 7 egunetan 19 kasu). 
-Astigarraga: 584,36 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,76. Azken 7 egunetan 18 kasu). 
-Hernani: 650,96 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,94. Azken 7 egunetan 53 kasu). 
-Lasarte-Oria: 535,57 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,76. Azken 7 egunetan 44 kasu).
-Urnieta: 289,90 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,55. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Usurbil: 697,53 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,96. Azken 7 egunetan 19 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatuak beherantz segitzen du Gipuzkoan, 501,21ekoa du. Halere eremu gorrian jarraitzen du. 5.000 biztanletik gorako 23 udalerri ditu eremu gorrian, 4 laranjan eta 7 horian.

7.032 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 356 izan dira positiboak (%6,0); 149 Gipuzkoan, 175 Bizkaian eta 30 Araban. 2 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 32 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 169 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.85ekoa da gaur.  

Xehetasun gehiago hemen: covid19