18. Laburbira

Euskarazko film uzta berriena, NOAUA! K.E.-ren eskutik

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 11a, 09:14

Euskarazko film labur berrienak, ikus-entzunezko lan uzta berriena ezagutzeko aukera izango da igande honetan, maiatzaren 16an, NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik, 19:00etan Sutegin. Apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean, Euskal Herriko 29 herrietan proiektatzen ari diren Laburbira emanaldirako sarrera doan eskuratu ahalko da, aurrez usurbilkultura.eus atarian izena emanda. Segidan dituzue kultur etxeko auditorioko butaketan lasai asko eserita ikusi ahalko dituzuen film proiektatuak. Haietako baten zuzendaria, "Ilunabarrean esan" izenekoaren zuzendari Xabier Vallina gonbidatu du NOAUA! K.E.-k emanaldira. Berarekin solasean aritzeko aukera izango dugu, proiekzio ostean. Sortzaileen lanak ezagutarazi eta haiei euskaraz ekoizten jarraitzeko aukerak zabaltzeko xedea du "adinez nagusi" izatera heldu den ekimen honek.

"ATERPEAN ATERI"
Egilea: Ruben Crespo.
Sinopsia: "Covid 19ren osasun-krisia dela eta konfinamendua dekretatu ondoren, Mikelek monotonia behartuan murgilduta bizi du eguna. Baina garai hobeen oroitzapenak eta abentura berrien ilusioak ezohiko egoerari aurre egiteko behar den indarra emango diote".



"NIGANDIK"
Zuzendaria/Gidoilaria: Imanol G. Gurrutxaga.
Ekoizleak: Ander Sagardoy, Iñigo Asensio.
Antzezleak: Aitziber Garmendia, José Ramón Soroiz, Elena Irureta.
Sinopsia: "Aitziberren aitak hirira bidaiatzen du egunero, eraberritzen ari diren bere haurtzaroko etxea babestu nahian. Egoera honek, bere osasun arazoekin batera, ordurarte espresatzera ausartu ez den kezka eta beldurrak kanporatuko ditu".




"GAME OVER"
Zuzendaria: Ilune Diaz.
Antzezleak:  Sonia Escaluela, Bernat Muñooz, Raquel Dalmases.
Sinopsia: "Familia bat talka autoetan dabil dibertitzen.., jokoa borroka bilakatu arte".




"ILUNABARREAN ESAN"
Zuzendaria: Xabier Vallina.
Zuzendari laguntzailea: Ekhiñe Aizkorbe.
Kamera eta argazki zuzendaria: Irene Zaldua.
Soinua: Sara Alonso.
Ekoizpena: Irati Egibar eta Julene Etxauri.
Sinopsia: "2002 urtea da Iruñean eta ezker abertzaleko Segi antolakundea ilegalizatu berri dute. Urko gazte antolakunde horretako kidea da Jonekin batera, bere lagunik onena. Bizitza publiko eta pribatuaren artean banatzen du bere bizitza Urkok. Publikoan militante eredugarria da, langilea. Pribatuan, ezkutuko desioak asetzen ditu autobus geltokiko gizonen komunetan zein Takonerako txoko ilunetan. Bere bizitza sozial eta politikoa sexualarekin nahastuko da erabat. Egoera honek bere harreman eta erabakietan eragingo du, inguruko dena zalantzan jarriaz".
 



"BABARRUN TXAPELKETA"
Zuzendaria: Andoni Mtz de Madina eta Julen de la Serna.
Gidoilaria: Andoni Mtz de Madina.
Soinua: Unai Portilla.
Aktoreak: Iratxe Aguilera, Adrian Angulo, Andoni Mtz de Madina, Ibai López, Maider Abad, Maite Errasti, Eneko Saenz de la Maza.
Sinopsia: "Aurtengo munduko babarrun txapelketa Gasteizen ospatzen da eta hainbat berezitasun ditu".

"DATSEGIT"
Zuzendaria eta aktorea: Aitor Arruti.
Gidoia eta edizioa: Aitor Arruti.
Zuzendari laguntzailea: Nika Hrindova.
Kamera #1: Nika Hrindova.
Kamera #2: Peter Slu.
Musikaria: Aitor Arruti.
Soinu ingeniaria: Dennis Tuomi.
Sinopsia: "Datsegit-eko protagonista gela batean aurkitzen da. Bapatean ihes egitea erabaki, baina zerbaitek jatorrizko etxera lotuta mantenduko du. Ihesaldiak, atzean utzi nahi duena zer den eta zeren bila dabilen ezagutzera garamatza".




"NIRE EGUNEROKO MAITEA"
Zuzendariak: Ximun Fuchs, Manex Fuchs, Eñaut Castagnet.
Gidoia: Ximun Fuchs.
Edizioa: Eñaut Castagnet.
Soinua: Iñigo Etxarri.
Aktoreak: Aiur Elizondo San Sebastian, Arantxa Hirigoyen, Mari Koxepa Hirigoyen, Manex Fuchs, Ander Lipus, Gotzon Sanchez, Jon Gaubeka
Ekoizpena: Gastibeltza Filmak, Axut, Kanaldude, Eny Production, Adabaki Ekoizpenak.
Sinopsia: "2011ko urria. Hiru emazte belaunaldi familia-maitasun loturak atxikitzera entseatzen dira, Euskal Herriko gatazka armatuaren bukaera gogorra izanik ere. Gertakariek Amaia, 6 urteko neskatoa, gainditzen dute eta bere istorioa berriz asmatzen du, berreraikitze konpultsibo eta inozentearekin".



"AGUR"
Zuzendariak: Iñigo Acha.
Gidoia: Iñigo Acha, Javi García, Aihini Urresti, Alex Latxaga.
Produkzioa: Iñigo Acha, Javi García, Iraide Narbaiza, Ahini Urresti, Ander Uriondo.
Aktoreak: Ahini Urresti, Alexander Latxaga. 
Sinopsia: "16. Kameratoiaren lan irabazlea da Agur laburmetraia. Txikitako lagunaren heriotz misteriotsua ikertzeko asmoarekin bueltatzen da bere jaioterrira protagonista. Nola hil zen? Zer gertatu zen?".