268tik 238ra, nabarmen egin du beherantz langabeziak

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 12a, 11:38

Covid19ak pandemia hasi zenetik erregistraturiko langabetu kopuru baxuena zenbatu du Estatuko Enplegu Zerbitzuak apirilean Usurbilen, 238 guztira. Beherakada orokorra izan da.

30 langabetu gutxiago apirilean Usurbilen, hilabete lehenagoko datuekin alderatuz gero; martxoan 268 langabetu zituen udalerri honek, 238 apirilean, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko zifren arabera. Pandemia hasi zenetik langabetu kopurua handiagoa izan da; 2020ko otsailean erregistratu zen azkenekoz Usurbilen, iragan apirilekoa baino datu baxuagoa, 221 langabetu. Iazko martxoan 243. Ordutik langabetu kopuru gehiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak; uztailean jo zuen goia, 299 langabeturekin. Ordutik gorabeherak gorabehera, beheranzko joerari eutsi dio.

Eskualdean ere murriztu da langabetu kopurua; 3.394 martxoan, 76 gutxiago apirilean, 3.318. Gipuzkoan ere 854 langabetu gutxiago denbora tarte berean; 34.564 langabetu martxoan, 33.710 apirilean.

Kontratazioa ere beherantz
Baina aldaketarik ez, datuok kolektiboka aztertzen baditugu. Gizonezkoak baino (111) emakumezko langabetu gehiago (127) izaten segitzen du Usurbilek. Gehienak, 162 zerbitzuen sektorean. 

Langabetu kopuruarekin batera kontratazioak ere beherantz egin du, 234tik 207ra apirilean. Ia denak aldi baterako kontratatu ziren, 192. Oraingoan emakumezko gehiago (111) kontratatu dira Usurbilen, gizonezkoak baino (96).

Beheranzko joera bera antzeman da kontratazioan, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere. Eskualdean, 1.886tik 1.723ra, Gipuzkoan 19.925 17.806ra murriztu da kontratatu kopurua.

2021eko apirila
Usurbil: 238.     Buruntzaldea: 3.318.    Gipuzkoa: 33.710.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 111.
25 urtetik behera: 21.
25-44 urte artean: 32.
45 urtetik gora: 58.
 

Emakumezkoak: 127.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 58.
45 urtetik gora: 63. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 34.
Eraikuntza: 12.
Zerbitzuak: 162.
Aldez aurreko lanik gabe: 24.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 725.
Astigarraga: 252.
Hernani: 954.
Lasarte-Oria: 893.
Urnieta: 256.
Usurbil: 238.
Guztira: 3.318. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 33.710.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 207.
Aldi baterakoak: 192 (89 gizonezko, 103 emakumezko).
Sektoreka: 1 nekazaritzan, 45 industrian, 3 eraikuntzan eta 158 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 96 lan kontratu gizonezkoenak, 111 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 208.
Astigarraga: 241.
Hernani: 593.
Lasarte-Oria: 207.
Urnieta: 267.
Usurbil: 207.
Guztira: 1.723.

Gipuzkoa: 17.806.

2021eko martxoko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.