"Eta ni?" Beharren lorategiaz aritu dira Arremanitzekin

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 13a, 08:31

Lorategiaren metafora erdigunean hartuta, larrialdi egoerak izandako ondorioez aritu dira hainbat herritar Hitz Ahok antolatutako online saioarekin. Bakoitzaren beharrak identifikatzetik abiatuta, beharrak asebetetzeko tresna erabilgarriak eskura jarri nahi izan dituzte antolatzaileek.

Lorategiaren ekimenak aukera ematen du bakoitzaren barnean bilaketa egin eta behar horiek identifikatu ahal izateko. Norberaren barnean bilaketa egiteko proiektua da Beharren Lorategia. Lore forman irudikatutako petaloak beharrak bailiran, bakoitzaren barne oreka aurkitu eta asebetetzea lortzeko irudi grafikoa sortzen du Beharren Lorategiak. Modu horretan, bakoitzak bere egoera propioa aztertu, eta hori hobetzeko eman beharreko urratsak aztertzea du helburu proiektuak.