Herriko saltokietan erosteko Hurbilagoren poltsa berrerabilgarriak eskuragarri

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 13a, 10:38

Hurbilagoren saltokietan erosketak egitearen truke, doan jaso ahalko dira poltsa berrerabilgarriak.

Erosketak etxetik gertuago egitea errazteko baliabideak eskaintzen jarraitzen du Hurbilago Elkarteak; iaz erosketa-orga sorta zozketatu zuten, merkatari eta ostalarien elkarteko kide diren Usurbilgo saltokietan. Eta duela bi urte moduan, Hurbilagoren kolore ofizial bilakatu den laranja bizidun poltsa berrerabilgarriak eskuragarri jarri ditu. 

Dendari talde bati Potxoenea atarian ateratako ondoko talde argazkian ageri direnak; eskuartean dituzten poltsak hain zuzen. "Usurbilen bizi, Usurbilen erosi" aldarria biltzen dutenak. Hurbilagoren kide diren saltokietan erosketak egitearen truke doan jaso ahalko duzue halako poltsa bat. 

Helburua argia; herrian bizi eta etxetik gertu, Usurbildik atera gabe kontsumitzea sustatzea.