Tubacexekoei babesa adierazi diete Michelingo langileek

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 14a, 14:49

Tubacexeko kaleratzeen aurka agertzeaz gain, "enpleguaren alde borrokatzeko prest" daudela adierazi dute Michelingo langileek, ostiral honetan lantegi atarian egin duten elkarretaratzean.

14:00etako txanda aldaketa unean Michelin atarian bildu dira hainbat langile, Tubacexen kaleratzerik ez dutela onartuko adierazteko. Elkarreratzea egin dute hain zuzen, "Tubacexen kaleratzerik ez!" aldarripean. 

Bizkaiko Barakaldo eta Sestaoko lantegiko zuzendaritzak 569 langileei eragingo zien Enplegu Erregulazioko Espedientea aurkeztu zuen iazko udan. Otsailean 83 langile kaleratu zituen. Berriki ordea, Euskadiko Auzitegi Gorenak justifikaezintzat jo zuen enpresa honetako arduradunen erabakia, lantegiak ez zuelako beharrezko dokumentazio guztia aurkeztu. Zuzendaritzak kaleratutako langileak onartu zituzten berriz, baina langileen batzordeak azken orduotan salatu du ez dituztela berriz ohiko lanpostuetan txertatu nahi. Gizarte Segurantzan alta eman zaie eta soldatak kobratzen dituzte lanean arituko balira bezala, baina etxean segitzen dute, lantokira joan ezinik.

Langileen batzordeak hilabeteotan gogor borrokatu da kaleratzeak saihesteko. 92 egun daramate greba mugagabean. Elkartasuna adierazi diete ostiral honetan, besteak beste, Michelindik.