Koronabirusa

Gaurtik Oiardo Kiroldegia 22:00ak arte zabalik

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 17a, 11:36

Estatu alarma osteko Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren eraginez, 22:00ak arte zabalik izango da gaurtik Oiardo Kiroldegia. Aldaketa gehiago ere iragarri ditu Usurbilgo Udalak, kirol instalakuntzen erabilerari nahiz kirol jarduerei dagokienean.

Maiatzaren 9an bertan behera geratu zen iragan urritik indarrean izan genuen estatu alarma egoera eta une berean, Eusko Jaurlaritzak onarturiko dekretua jarri zuten indarrean. Gogoan izan, etxeratzeko agindurik edota konfinamendu perimetralik ez dugu jada. Eta gaueko 22:00etan finkatua dugu hilaren 9az geroztik, ostalaritza guneen itxiera ordua, baita bestelako jardueren amaiera ordua ere. 

Testuinguru berri honetara egokituko da astelehenen honetatik (maiatzak 17) Oiardo Kiroldegia ere. Gaurtik aurrera, garai batean bezala, 22:00etan itxiko dute. Baina aldaketa gehiago ere iragarri ditu Usurbilgo Udalak:

  • Kiroldegiko aldagelak berriro irekiko dira, eta dutxak erabili ahal izango dira. Dutxatzean izan ezik, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da aldagelan.
  • Kiroldegiak ohiko ordutegia berreskuratuko du:
    • Astelehenetik ostiralera: Goizez: 07:00 / 12:30. Arratsaldez: 14:30 / 22:00.
    • Larunbatetan: 09:00 / 21:00.
    • Igandetan: 09:00 / 13:30.
  • Ordutegi zabalagoarekin, kirol elkarteek erabilera zabalagoa egin ahal izango dute, eta gimnasioko erabiltzaileek ere txanda bat gehiago izango dute (kardio gunean eta pisu libre eremuan): 21:00-22:00takoa, alegia.
  • Ikastaroei dagokienez, 6ko azpitaldeen antolaketa berreskuratuko da.
  • Aldaketak gimnasioko eremuetan:
    • 10 plaza egongo dira kardio eremuan, eta plaza hori hartzen dutenek kardio makinak zein indar makina gidatuak erabili ahal izango dituzte, beti ere orain arte bezala higiene neurriak betez.
    • Pisu librearen eremuan edukierak 3 pertsonakoa izaten jarraituko du.
  • Futbol taldekoek Harane 22:00ak arte erabili ahal izango dute astelehenetik aurrera.

 

Usurbilgo jarduera fisikoa eta kirola egoera epidemiologikoaren arabera.

Udal kirol instalazioak
-Irekita jendearentzat: aurretiko zita eta %50eko aforoarekin. Maiatzaren 17tik aurrera 22:00ak arte irekita.
-Aldagelak eta dutxak erabili daitezke (dutxak banakako erabileran).
-Jardueren programa: barruko instalazioetan egiten dena 6 pertsonako taldeetan eta beti maskarilarekin, kanpoan egiten den intentsitate handiko jarduera fisikoko aparteko uneetan eta igerilekuetan izan ezik.

Eskola Kirola
-Entrenamenduak egin daitezke, 6 pertsonako taldeetan, beti musukoarekin. Lehiaketak etenda daude.

Kirol Federatua
-Federatuen entrenamenduak egin daitezke, taldeen mugarik gabe.
-Federatuen leihaketak antolatu daitezke baina publikorik gabe.

Jarduera fisikoa eta kirola aire zabalean
-Egin daiteke 6 laguneko taldeetan gehienez.

Maskarila
-Momentuoro erabili behar da salbuespen hauekin: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, baimendutako federatuen entrenamendu eta lehiaketetan, eta kanpoan egiten den intentsitate altuko jarduera fisikoko une berezietan.