Espainiako Sektorea jokatu dute, Usurbil K.E.-ko jubenil mutilek

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 17a, 12:06

Euskadiko txapelketa bigarren postuan sailkatu ostean, Espainiako Sektorea jokatu du Usurbil K.E.-ren jubenil mutilen taldeak asteburuan Zaragozan.

Denboraldi osoko ahalegin itzelaren isla, Usurbil K.E.-ren jubenil mutilek hilabeteotan jorratu duten bidea. Euskadiko Txapelketan txapeldunorde, bigarren postuan sailkatuta amaitu zuten. Garaipenak Espainiako Sektorea jokatzeko aukera eskaini zien iragan asteburuan Zaragozan. Autobusez harantz zihoazela atera eta helarazitako talde argazkia duzue ondokoa. Etxekoekin, zaragozarrekin, Barçarekin eta Valladolidekoekin lehiatu dira usurbildarrak. Hirutik bi neurketa irabaztetik hurbil izan ziren azken emaitzei erreparatzen badiegu, hiruzpalau goleko tartearekin ezin izan zituzten aurkariak garaitu. Zoriontzekoa halere, Zaragozaraino jorratu duten denboraldi osoko bidea!

Emaitzak
Maiatzak 14, ostirala: Barça 47-19 Usurbil K.E.
Maiatzak 15, larunbata: Ademar Zaragoza 29-25 Usurbil K.E.
Maiatzak 16, igandea: Ingfraile Recoletas Atletico Valladolid 24-21 Usurbil K.E.