Usurbil K.E.-ren urteko batzar nagusia maiatzaren 29an

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 18a, 08:30

Sutegin deitu du eskubaloi taldeen bilguneak, kide guztiak bildu nahi dituen urteko batzar nagusia. Maiatzaren 29rako.

Amaitzear duten kirol urtearen balantzea egin eta datorren 2021-22 denboraldira begira jartzeko unea heldu zaie. Eskubaloi taldeen bilguneak 2021eko urteko batzar nagusia deitu du maiatzeko azken larunbaterako, hilaren 29rako Sutegin. Lehen deialdia goizeko 11:00etan finkatu du, bigarrena orduerdi beranduago, 11:30etan. Gaiok hartuko dituzte ahotan:
-Adin eta maila guztietako taldeen balorazioa.
-Hurrengo denboraldirako aurreikusten den talde eta jokalari kopurua.
-Urteko diru sarrerak eta irteerak.
-Egoera ekonomikoa eta aurreikuspenak.
-Denboraldi osoan hartutako neurrien azalpena eta balorazioa.
-Zuzendaritzaren berritzea.