Elikaduran ohitura osasuntsuak txertatzeko gaztetxoen saioa

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 31a, 08:04

Elikaduran ohitura osasuntsuak txertatzeko, "Gosari Txef" izeneko ekimen berezia antolatu zuten larunbat goizean Artzabalen.

Elikadurak geure bizi kalitatean duen garrantziaz jabetzeko, elikatzerakoan ohitura osasuntsuak sustatzeko tailer berezia antolatu zuten larunbat goizean Artzabalen Udarregi Ikastolak eta Usurbil F.T.-k, Udarregi eta Usurbil F.T.-ko infantilekin; "Gosari Txef" izeneko ekimen berezia hain zuzen. 

Izenak dioen moduan, sukaldatze lanetan aritu ziren gaztetxoak; eguneko lehen otordua prestatu zuten. Jakiak erostetik hasita, prestaketa prozesu osoa landu zuten.

Lucia Ucar eta Igor Gorriti dietisten laguntza jaso zuten, gosariok prestatzen aritu ziren gaztetxoek. Ondoko argazkikoaren antzera, itxura ezin ederragoa zuten.