Jexux Artze K.E.-ren eskutik

Basabi eta Kimu taldeen kontzertuak larunbatean

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 4a, 08:40

Maiatzaren 15ean bertan behera geratutako Jexux Artze K.E.-ren udaberriko ekitaldietan azkena, Kimu eta Basabi taldeen kontzertuak, larunbat honetan izango dira, ekainaren 5ean 19:00etan Sutegin. Gogoan izan, Sarrera eskuratu zutenek joateko aukera izango dute, baina nahi duenak dirua itzultzeko eskaera ere egin dezake kultura@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943 371 999 telefonora deituta. Era berean, aurreko txandarako sarrerarik lortu ez zuenak bigarren aukera hau baliatu ahal izango du, oraindik ere badira-eta batzuk salgai. 10 euro balio dute. Ohi bezala, usurbilkultura.eus atarian erosi daitezke.

JEXUX ARTZE K.E.-ren "UDABERRIKO EKITALDIAK"


Ekainak 5, larunbata

19:00 “Basabi” eta “Kimu” Taldeen kontzertua Sutegin.
Xehetasunak: "Basabi musika klasikoa eta txalaparta bere ohiko eremuetatik kanpo zabaltzeko sortu zen proiektua da. Txalapartaren hotsak sokazko musikatresnen sonoritatea disziplina biziago batera eramaten du. Labetik atera berria den Kronos lana eskainiko dute.

Musikariak hauek izango dira: Iñigo Coto bibolinarekin, Marina Barredo biolarekin, Ricardo de Lucas kontrabaxuarekin eta txalapartarekin aldiz, Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers.

Basabiren kontzertuaz gain, Kimu Txalaparta taldearen Kimu Berriak ikuskizunaren ale bat ikusteko aukera eskainiko digute Sergio Lamuedrak eta Txomin Dhersek egurrezko txalapartarekin". 
Sarrerak: 10 eurotan usurbilkultura.eus atarian salgai.

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.