2021-22 ikasturtean ere Zirimaran parte hartzeko aukera izango dute LH 1-4 ikasturte arteko ikasleek. Matrikulazio epea gaurtik, ekainak 7, zabalik izango da bi astez. Online bidez bete beharko da lehenbizi formularioa. Segidan, ordainketa egin eta agiria eskolakirola@udarregi.eus helbidera helarazi.
Egitasmoa ezagutzeko ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte asteotarako Aginagan, Usurbilen eta Zubietan. Azken saioak egunotan izango dira.
ZIRIMARA, 2021-22 IKASTURTERA BEGIRA
Ate irekien saioak:
Usurbilen:
-Ekainak 8: 16:30-18:30 HH5/LH1/LH2.
-Ekainak 10: 16:30-18:30 LH 3.
Zubietan:
-Ekainak 9: 16:30-18:00.
Aginagan:
-Ekainak 8: 16:45-18:15.
Izen ematea:
-Epea: ekainak 7-18.
-Izen emateko modua: online (Esteka honetan: https://forms.gle/gQa4UkzFh8p7PaPE7)
-Ordainketa Udarregi Ikastolako kontu zenbaki honetan: ES45 3008 0259 1121 8354 1214. Agiria eskolakirola@udarregi.eus helbidera helarazi.
Oharrak:
-Eskola Kirolean parte hartzeko derrigorrezkoa da Oiardo Kiroldegiko bazkide izatea, izan norbanako modalitatean edo familia modalitatean.
-Udalak egoera zaurgarrian dauden familientzako diru laguntza deialdi bat atera du. Kiroldegiko abonamendurako hobariak ere baditugu. Honetaz guztiaz informazioa Udalaren webgunean aurki dezakezue.
Eskaintza
-LH 1-2: Astean saio bat edo bi, astearte eta ostegunetan: Jolas Hezi programa, psikomotrizitatea, natur jarduerak, saio bereziak, familia planak.
-LH 3-4: Astean saio bat edo bi, astearte eta ostegunetan: jolasak, kirol alternatiboak, talde kirolak, banakako kirolak, natur jarduerak, saio bereziak, familia plana.
Antolatzaileak: Zirimara, Usurbilgo Udala, NOAUA! K.E., Udarregi Ikastola.